Berriak

Jesús Jiménez Barbero Europako Zientzien Akademiako kide berria izendatu dute

Jesús Jiménez Barbero

CIC bioGUNE ikerketa zentroaren Zuzendari Zientifikoa den Jesús Jiménez-Barbero Europako Zientzien Akademiako kide berria izendatu dute. Europako Zientzien Akademia (EURASC) nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde independientea da eta Europako zientzia eta teknologia indartzea du helburu, baita garapen sozial eta ekonomikoa sustatzea ere.

Akademia osatzen duten kideen artean, irakaskuntza eta ikerkuntza arloetan lan egiten duten zientzialari eta ikertzaile ospetsuenak daude, haien artean beste Ikerbasque ikertzaile bat, CIC biomaGUNEko zuzendaria den Luis Liz Marzán.