Berriak

Udako Ikastaroa - Una aventura científica: De las partículas elementales al conocimiento

Curso de verano de Ikerbasque y la Cátedra de Cultura Científica

Ikerbasquek eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak "Una aventura científica: De las partículas elementales al conocimiento" udako ikastaroa antolatu dute, uztailak 10etik 12ra ospatuko dena Donostiako Miramar Jauregian.

Ezagutza berria jaso eta antolatzeko, informazioa jaso eta landu behar da, eta prozesu horretarako, hainbat errezeptore-sistemak eta entzefaloa deritzon gailu nagusi batek osatutako aparatu kognitiboa delakoaz baliatzeko aukera dugu.

Zientziei esker, prozesu horretan parte hartzen duten elementu gehienak ezagutzen ditugu, kanpotik jasotzen ditugun seinaleen izaera fisikotik hasi, seinale horien transdukzio, transmisio eta prozesamendu neuronalerako mekanismoak barne hartu, eta garunean irudiak, soinuak, sentsazioak, emozioak eta ezaguerak eraikitzeko moduraino.

Ikastaro honetan, ibilbide bat egingo dugu prozesu horietan zehar, giza-ezagutzaren funtsezko osagaiak diren artea, musika eta hizkuntza hautemateko eta prozesatzeko moduari arreta berezia eginez. Eta bukatuko dugu aztertzen zer nolako mugak ezarri dizkioten giza ezagupenari ikasitako fenomenoek.

Informazio gehiago eta izen ematea