Research Fellows

DEIALDIA ITXITA DAGO

IZEN-EMATE EPEA: 2018ko martxoak 15 

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 lanpostu eskeini dituen deialdia zabaldu du 2018 urtean. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta ikertzaileen harrera-zentruek finantzatzen dituzte, eta ondorioz, ezinbestekoa da zentru honen babesa adierazten duen gutuna izatea.

Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzailee gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urtee hauetan. Ikerbasquek zientzia-komunitateari epe luzeko ikerketa karrera eskeintzeko konpromesua du. 

Deialdi honetarako aurkezteko, doktoregoa 2007ko urtarrilak 1 eta 2015eko abenduak 31 bitartekoa izan behar da.

Emakumeen hautagaitzak bereziki ongi etorriak dira. Doktoregoaren mugak zabaldu egin daitezke amatasunaren moduko egoera berezietan

Deialdira aurkezteko hizkuntza ingelesa izango da.

ZURE ESKAERA KONTSULTATU

Deialdiaren ezaugarriak

Deialdiaren eta ebaluazio prozesuaren inguruko xehetasun guztiak hurrengo dokumentuan aurkitu ditzakezu (ingelesez).

Euskadiko zientziari buruzko informazio gehiago

Euskadiko ikerkuntza zentruei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, www.science.eus webgunera jo dezakezu.

 

EU FP7-COFUND-WOLFRAM-600380 proiektuaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin.