Deialdiak

Research Fellows 2019

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 Research Fellow lanpostu eskeintzen zituen deialdia zabaldu zuen 2019 urtean. Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzaile gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan.

Aurten 14 herrialde desberdinetako 50 ebaluatzaile independiente baino gehiagok hartu dute parte ebaluazio prozesuan, Ikerbasque-ko Komite Zientifikoak koordinatuta.

Deialdi honetan 124 hautagai ebaluatu dira, eta hauetatik 20 (16%) hautatu dira hurrengo ezaugarrietan oinarrituz:

  • Merito zientifikoak eta ikerketa ildoa
  • Bidalitako Research Statement-aren interesa
  • Ikerketa arloaren eta azken argitalpenen interesa
  • Euskadiko ikerkuntzarekiko lerrokatzea

2019ko deialdi hau ebaluatua izan da dagoeneko eta hurrengoak dira aukeratutako hautagaiak (abizenaren arabera alfabetikoki antolatuta):ELLI

ABIZENA IZENA ZENTROA COFUND
Balbi Stefano BC3 EZ
Beloqui Ana Polymat EZ
Blazquez Lorea Biodonostia BAI
Chen Bo DIPC BAI
Colom Adai Biofisika BAI
De Martino Daniele Biofisika BAI
Erice Borja Mondragon Unibertsitatea BAI
Fernández Mendoza Joan Deusto-Tech BAI
Gobbi Marco MPC EZ
Kalashnikova Marina BCBL BAI
Kazim Samrana BCMaterials EZ
López Gartzen UPV / EHU EZ
Michelena Jone UPV / EHU BAI
Molas Susanna Achucarro BAI
Piva Marco Biogune BAI
Rodríguez Naiara Mondragon Unibertsitatea EZ
Santos Abel CIC nanoGUNE BAI
Scarabelli Leonardo CIC nanoGUNE BAI
Villaescusa Francisco DIPC BAI
Von Schiller Daniel UPV / EHU EZ

Ikerbasqueren Research Fellow programak Europar Komisioaren baterako finantzaketa du. COFUND: BAI duten ikertzaileek  Marie Sklodowska-Curie ekintzen (MSCA) mugikortasun irizpidea betetzen dutela esan nahi du. Ondorioz, lanpostu horrek Europar Komisioko finantzaketa dute.

Deialdi honek FP7-COFUND-WOLFRAM-600380 proiektuko finantzaketa du.

Zure ebaluazioari buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, gure webgunean sartu zaitez (https://calls.ikerbasque.net/) ebaluazio txostena aztertzeko.

Aurreko deialdietan hautatutako Research Fellow-ak ezagutu nahi badituzu, gure webguneko Ikertzaileak  atalera jo dezakezu.