Deialdiak

Research Fellows 2020

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 Research Fellow lanpostu eskeintzen zituen deialdia jarri du abian. Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzaile gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan.

Aurten 16 herrialde desberdinetako 50 ebaluatzaile independiente baino gehiagok hartu dute parte ebaluazio prozesuan, Ikerbasque-ko Komite Zientifikoak koordinatuta.

Ikerbasque  Ikerlarien Europako Gutunera atxikituta dago. Horrek ikerketa-ibilbidearen ebaluazio-prozesua hobetzeko konpromisoa suposatzen du, hautespen sistema gardena, irekia, berdintasuna eta nazioartean onartua bermatzeko.

Deialdi honetan 113 hautagai ebaluatu dira, eta hauetatik 21 (18%) hautatu dira hurrengo ezaugarrietan oinarrituz 100 puntuetatik 85 baino gehiago izan dituztenak:

  • Merito zientifikoak eta ikerketa ildoa
  • Bidalitako Research Statement-aren interesa
  • Ikerketa arloaren eta azken argitalpenen interesa
  • Euskadiko ikerkuntzarekiko lerrokatzea

2020ko deialdi hau ebaluatua izan da dagoeneko eta hurrengoak dira aukeratutako hautagaiak (abizenaren arabera alfabetikoki antolatuta):

ABIZENA IZENA AURREKO ZENTROA ESKATUTAKO ZENTROA
Aizpurua Jose Ignacio Mondragon Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea
Alemany Anna Hubrecht Institute CIC bioGUNE
Axpe Eneko Stanford University & NASA AZTI-Tecnalia
Braza Sabrina Mount Sinai IIS Biodonostia
Camarero Sandra MERLN institute Polymat
De la Cruz Irene CNRS - Université de Paris UPV/EHU
Fernández Eduardo University of Southern Denmark IIS Biocruces
Kapnoula Efthymia BCBL BCBL
Lardo Carmela EPFL DIPC
Lopes Ana Catarina CIC energiGUNE CIC energiGUNE
Mendizabal Isabel CIC bioGUNE CIC bioGUNE
Muñoz Patricia University of Copenhagen IIS Biodonostia
Novoa David Max-Planck Institute UPV/EHU
Oyarzabal Itziar CNRS-Université de Bordeaux BCMaterials
Riffe Timothy Max Planck Institute UPV/EHU
Sáez Janire University of Cambridge UPV/EHU
Sanabria Sergio Standford University Universidad de Deusto
Sanz Mikel UPV/EHU UPV/EHU
Schnell Martin CIC nanoGUNE CIC nanoGUNE
Villaluenga Irune Blue Current Polymat
Erreserbak:
Tascón Igor Biofisika Institutoa Biofisika Institutoa

Zure ebaluazioari buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, gure webgunean sartu zaitez (https://calls.ikerbasque.net/) zure ebaluazio txostena aztertzeko.

Aurreko deialdietan hautatutako Research Fellow-ak ezagutu nahi badituzu, gure webguneko Ikertzaileak  atalera jo dezakezu.