Deialdiak

Research Fellows 2023

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 Research Fellow lanpostu eskeintzen zituen deialdia jarri du abian 2023ean. Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzaile gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan.

Aurten 15 herrialde desberdinetako 100 ebaluatzaile independiente baino gehiagok hartu dute parte ebaluazio prozesuan, Ikerbasque-ko Komite Zientifikoak koordinatuta.

Ikerbasque  Ikerlarien Europako Gutunera atxikituta dago. Horrek ikerketa-ibilbidearen ebaluazio-prozesua hobetzeko konpromisoa suposatzen du, hautespen sistema gardena, irekia, berdintasuna eta nazioartean onartua bermatzeko.

Deialdi honetan 116 hautagai ebaluatu dira, eta hauetatik 20 (17%) hautatu dira hurrengo ezaugarrietan oinarrituz 100 puntuetatik 85 baino gehiago izan dituztenak:

  • Merito zientifikoak eta ikerketa ildoa
  • Bidalitako Research Statement-aren interesa
  • Ikerketa arloaren eta azken argitalpenen interesa
  • Euskadiko ikerkuntzarekiko lerrokatzea

2023ko deialdi hau ebaluatua izan da dagoeneko eta hurrengoak dira aukeratutako hautagaiak (abizenaren arabera alfabetikoki antolatuta):

IZENA ABIZENA AURREKO ZENTROA ESKATUTAKO ZENTROA
Nuria Alegret CIC biomaGUNE Biodonostia
Natalia Baranova University of Vienna CIC biomaGUNE
Amaia Carrión BCBL BCBL
Sara Catalano CIC nanoGUNE MPC
Tomás Cordero University of Oslo UPV/EHU
Matteo Croci Univ Texas at Austin UPV/EHU
Ibai Díez Harvard Medical School Biocruces Bizkaia
Amaia Ercilla CIC bioGUNE CIC bioGUNE
Clara Garcia CIC biomaGUNE POLYMAT
Ana Gimeno CIC bioGUNE CIC bioGUNE
Nerea Llamosas Achucarro Achucarro
Sergio Lucarini Imperial College London BCMateials
Daniel Martin University of Warwick CIC energiGUNE
Jon Ander Mendía UAB UPV/EHU
Pablo Pérez Imec Belgium UPV/EHU
Pablo Piaggi Princeton University CIC nanoGUNE
Ana Ruiz Saenz Erasmus University Medical Center CIC bioGUNE
Evangelos Sfakianakis Case Western Reserve University UPV/EHU
Michele Villa Univ Oulu - UAB UPV/EHU
Bilge Yabanci Deustuko Unib. Deustuko Unib.

Zure ebaluazioari buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, gure webgunean sartu zaitez (https://calls.ikerbasque.net/) zure ebaluazio txostena aztertzeko.

Aurreko deialdietan hautatutako Research Fellow-ak ezagutu nahi badituzu, gure webguneko Ikertzaileak  atalera jo dezakezu.