Berriak

Ikerbasque Research Fellows 2023 call webinar

2023ko otsailak 1ean Ikerbasquek webinar bat antolatu zuen Research Fellows 2023 deialdiari buruz. Deialdia 2023ko martxoak 15era arte irekita egongo da.

Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko zientzialari gazteei zuzenduta daude eta ikertzaile nagusiaren eta ikerketa independentearen posturantz aurrera egiteko aukera eskaintzen dute. Hautatutako ikerlariek lider zientifikoak izateko beharrezko gaitasunak eskuratu behar dituzte. Ikerbasquek hautatuei epe luzeko ikerketa-karrera eskaintzeko konpromisoa hartzen du : hautatuek 5. ikasturtean ebaluatu daitezke lanpostu finko bat lortzeko.

Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta hautagaiak ikerketa egingo duen adskripzio zentroek kofinantzatzen dituzte, beraz, erakunde horren onarpen gutuna beharrezkoa da.

Ekitaldiaren bideoa ikusteko:

Ekitaldiaren grabazioa ikusi

Deialdiari buruz informazio gehiago izateko:

Deialdiaren xehetasunak ikusi