Berriak

“Ilargiaren alde iluna” irabazitako diruaren kopuru bat, Biodonostian bularreko minbizia ikertzen jarraitzeko

Biodonostia will receive part of the money raised from the sales of the book “Ilargiaren alde iluna”

“Ilargiaren Alde Iluna”, Gari Irazustaren (Anoeta, 1990)  olerki, bizipenak eta pentsamenduak biltzen dituen obra da. Orain, liburu honek eragindako salmenten kopuru bat Biodonostiara joango da bularreko minbizia ikertzen jarraitzea posible izan dadin. Modu honetan, Irazustak Biodonostiari eskertzen dio egindako lana guztia eta minbizia ikertzen ahalbidetzen du.

Irazustak berak aita minbizia dela eta galdu eta urte batzuk geroago ama  gaixorik izan zuen. Azken honek gaixotasuna gainditu eta Biodonostian sendatu zen. Duela aste pare bat Isabel Álvarez, bularreko minbizia ikertzen duen ikerketa taldeko zuzendariak, eta María Caffarelek, Ikerbasque Fellow,  Irazusta gonbidatu zuten ikerketa zentroa ezagutzera, baita martxan jarritako proiektua eskertzeko.  Liburua hemen eskuratu ahal duzue: http://gari-irazusta.eus/

Informazio gehiago: http://www.biodonostia.org/biodonostia-recibira-parte-del-dinero-recaudado-libro-ilargiaren-alde-iluna-la-investigacion-cancer-mama/