Deialdiak

Permanent Positions 2023

Deialdi hau itxita dago

Deialdia 2022ko irailak 8ean itxi da.

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, nazioarteko deialdia jarri du abian, behin-betiko 15 lanpostu eskeiniz Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzenduta.

Deialdia hurrengo ikertzaileentzat zuzenduta dago:

  • Established Researchers, beren ikerketa-lerroak modu independentean garatzen dituzten doktorego-ondoko ikertzaileak, beren arloko ikerketa-bikaintasunean oinarritutako ospe finkatua dutenek, Research Associate gisa postu iraunkor bat lortuko dute.
  • Senior Leading Researchers, beren arloan ikerketa bikaintasunean oinarritutako nazioarteko ospea dutenak eta ikerketa-finantzaketa garrantzitsuak lortzeko ibilbide frogatua dutenak Research Professor bezala postu iraunkor bat lortuko dute.

Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Gainera, ikertzaileak ikerketa independenteak garatzea eta finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izatea espero da, baita ikerketa talde propioak eratzea ere.

Emakumeen hautagaitzak bereziki ongi etorriak dira.

Deialdiaren ezaugarriak

Deialdi honen inguruko ezaugarri guztiak eta ebaluazio prozesuei inguruko informazioa hurrengo dokumentuan irakur ditzakezu (ingelesez).

Euskadiko zientziari buruzko informazio gehiago

Euskadiko ikerkuntza zentruei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, www.science.eus webgunera jo dezakezu.