Memoria
16 urte
ikertzen
2007an, Eusko Jaurlaritzak Ikerbasque abiarazi zuen, munduan zehar sakabanatutako ikertzaile bikainak erakarri, berreskuratu eta finkatzeko asmoz.


We are
curious

Eusko Jaurlaritzak Ikerbasque bultzatu zuen 2007an mundo osoko ikertzaileak erakarri, berreskuratu eta mantentzeko, eta horren bitartez, ikerketa zientifikoa garatzen laguntzeko.
Zientziarako Euskal Fundazioa ondo sendotutako erakundea da, erreferente zientifikoa talentuaren erakarpenari dagokionez. Egun, 35 herrialdetako 345 ikertzaile ditugu ezagutzaren arlo guztietan lanean, emakume ikertzaileen kontratazioaren eta atzerrian lan egiten duten Euskadiko ikertzaileak itzularaztearen aldeko konpromiso irmoari eutsiz.
Sortu zenez geroztik, Ikerbasquek plataforma egonkor eta motibatzailea izatea izan du helburu, Euskadiko erakunde zientifikoetako ikertzaileek galdera berriak egiten eta ezagutza berria sortzeko erronkan laguntzen jarraitzeko aukera izan dezaten.
Arrazoitzeko gaitasuna, etengabeko jarduna, espiritu kritikoa eta adimen irekia ezinbesteko jarrerak dira ikertzaile batentzat. Baina guztien gainetik bat aukeratu beharko bagenu, jakin-mina hautatuko genuke.
Jakin-minak bultzatzen gaitu bizi garen mundua azaltzera. Jakin-mina pentsatzeko eta galderak egiteko joera besterik ez da. Jakin-minak eraginda ulertu nahi ditugu gauzak, ezagutzera mugatu beharrean.
Eta jakin-minak ekarri gaitu honaino.
Memoria hau gauzak ulertzeak dakarren erronka intelektualari emandako erantzuna da. Jakin-minari emandako erantzuna, alegia.
345
Ikertzaile

Research Professors
Ikerketa-esperientzia zabala eta lidergo-gaitasuna duten ikertzaile seniorrak. Ezagutza esparru guztietako ikertzaileak dira eta Euskadiko unibertsitate eta ikerketa-zentroei behin betiko atxikita daude.
Research Associates
Heldutasun eta independentzia intelektuala eta lidergo-gaitasuna frogatuak dituzten ikertzaile independenteak. Ezagutza esparru guztietako ikertzaile hauei Ikerbasque-k behin betiko lanpostua eskaintzen die.
Research Fellows
Etorkizun handiko karrera zientifikoa eta nazioarteko esperientzia duten ikertzaile gazteak. Ikerbasquek 5 urteko kontratuak eskaintzen dizkie ikerketa independenterako bidea sortzeko asmoz.


Datu nagusiak
+40 milioi €
Inbertsioaren itzulkina
Ikertzaileek kanpoko lehiakortasun-deialdietan lortutako guztizko funtsak, 2022. Urtean
1.593
Pertsonak
egiten dute lan Ikerbasqueko ikertzaileek zuzendutako ikerketa-taldeetan.
1.058
Proiektu
garatu dituzte kanpoko finantzaketaz Ikerbasqueko ikertzaileek.
1.437
Artikuluak
inpaktu handiko aldizkari indexatuetan urtean.
20
ERC
Ikerbasqueko 15 ikertzailek European Research Council-ek (ERC) finantzatutako proiektu garrantzitsuak garatzen dihardute. ERC bikaintasunezko ikerketa-proiektuak bultzatzen dituen Europako erakunderik garrantzitsuena da.
345
Ikertzaileak
88
Doktore-tesiak
2022ean.
35
Herrialdetatik etorri dira ikertzaileak
22 Milioi €
Ikerbasqueko urteko aurrekontu

Erakundeak
Ikerbasqueko ikertzaileek Euskadiko erakunde hauetan lan egiten dute.























