Deialdiak

Research Fellows 2026

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako 15 Research Fellow lanpostu eskeintzen zituen deialdia jarri du abian 2026ean. Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzaile gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan.

Aurten 20 herrialde desberdinetako 100 ebaluatzaile independiente baino gehiagok hartu dute parte ebaluazio prozesuan, Ikerbasque-ko Komite Zientifikoak koordinatuta.

Ikerbasque  Ikerlarien Europako Gutunera atxikituta dago. Horrek ikerketa-ibilbidearen ebaluazio-prozesua hobetzeko konpromisoa suposatzen du, hautespen sistema gardena, irekia, berdintasuna eta nazioartean onartua bermatzeko.

Deialdi honetan 109 hautagai ebaluatu dira, eta hauetatik 15 (14%) hautatu dira hurrengo ezaugarrietan oinarrituz 100 puntuetatik 85 baino gehiago izan dituztenak:

  • Merito zientifikoak eta ikerketa ildoa
  • Bidalitako Research Statement-aren interesa
  • Ikerketa arloaren eta azken argitalpenen interesa
  • Euskadiko ikerkuntzarekiko lerrokatzea

2026ko deialdi hau ebaluatua izan da dagoeneko eta hurrengoak dira aukeratutako hautagaiak (abizenaren arabera alfabetikoki antolatuta):

ABIZENA IZENA AURREKO ZENTROA ESKATUTAKO ZENTROA
ANSO ITXASO EHU EHU
ATUCHA ERIKA OTTO VON GUERICKE UNIV. ACHUCARRO
SANTAMARÍA LAURA EHU EHU
VINNACOMBE-WILSON GAIL CIC BIOMAGUNE CIC BIOMAGUNE
OLAIZOLA REBE PAULA UNIV. OF EDINBURGH BIOGIPUZKOA
LÓPEZ ERAUZKIN JONE UNIV. CALIFORNIA SAN DIEGO BIOGIPUZKOA
MARÍN BEJAR OSKAR IGTP BIOBIZKAIA
AURREKOETXEA JOSU MASSACHUSETTS INSTITUTE OF TECHNOLOGY EHU
SCHULZ FABIAN CIC NANOGUNE CIC NANOGUNE
HUGHES SAM UNIV. BONN EHU
FAEDO NICOLÁS PELITECNICO DI TORINO MONDRAGON
ESCOBAR NEUS BC3 BC3
CLER GABRIEL UNIV. OF WASHINGTON BCBL
LIU CHIA UNIV. OF ST. ANDREWS EHU
HARDT JUDITH CENTRE MARC BLOCH DEUSTO

 

Zure ebaluazioari buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, gure webgunean sartu zaitez (https://calls.ikerbasque.net/) zure ebaluazio txostena aztertzeko.

Aurreko deialdietan hautatutako Research Fellow-ak ezagutu nahi badituzu, gure webguneko Ikertzaileak  atalera jo dezakezu.