Berriak

Ikerbasque Infoday: COST Actions 2026

EHUk eta Ikerbasquek Horizon Europe barruan COST Action programei buruzko webmintegia antolatu dugu.

“Zientzia Bikaina” delako Pilarearen barruan, “COST" deritzen ekintzak abiatu dira, Europan ikerkuntza zientifikoa eta teknikoa indartzeko asmoz. Ekintza hauek ikertzaileen arteko lankidetza eta elkarrekintzarako sareak finantziatzea dute helburua.
 
COST Ekintza oso tresna erraza da, ikerketa eta berrikuntza arloko proiektuen inguruko Europa barruko zein nazioarteko lankidetzan hasteko guztiz egokia. Gainera, COST programak Europa osoko ikertzaileen mugikortasuna eta bikaintasun zientifikoaren ezarpena sustatzen ditu.

Jardunaldian parte hartu dute:

  • Noelia Romero. National Contact Point. Fecyt.
  • Iñigo de Miguel. COST programaren onuraduna. Ikerbasque ikertzailea EHUn.
  • Arantxa Acera. COST programaren onuraduna. Ikerbasque ikertzailea EHUn.
Ikusi grabazioa Aurkezpena deskargatu