Berriak

2017an EUSKADIK BESTE 7 ERC LAGUNTZA LORTU DITU, 10 MILIOI EUROTIK GORAKO ZENBATEKOAZ

Euskadik beste 7 ERC laguntza lortu zituen 2017an, hiru aurreko urtean lortu baziren ere 2017.urtean jarri ziren martxan: 4 Starting Grant, Consolidator Grant 1 eta 2 Advanced Grant, 10 milioi eurotik gorako guztizko zenbatekoaz, eta laguntza hauei esker, puntako ikerketa garatu ahal izango da elektronikari, fotonikari nahiz energiaren bihurketa eta biltegiratzeari aplika dakizkiekeen teknologia berrietan, tumore eta hanturen hazkundearen inguruan edota birus bidezko infekzioen nondik norakoetan. Laguntza horietako sei, laguntza guztien % 85 alegia, Ikerbasqueko ikertzaileek lortu dituzte.

Urtean biltzen diren milaka eskaerari bikaintasun zientifikoa irizpide bakarra duen nazioarteko ebaluazioa egin ondoren, proiektuen % 10-15ek baino ez dute lortzen finantzazio erakargarri hau. Europako Ikerketa Kontseiluaren laguntza jaso duten ekimenek prestigio handia izan ohi dute nazioarteko komunitate zientifikoan, izan ere, esparru zientifiko guztiei zuzendutako laguntza hauek bikaintasunaren adierazletzat jotzen dira nazioartean. Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen esanetan, "ERC laguntzak lortzeak Euskadi nazioartean ikerketa aurreratuko eskualdetzat jotzea errazten du, nazioarte mailako euskal ikerketataldeei eta bertan nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko eskaintzen diren baldintza egokiei erreparatuz".

Hori dela eta, Ikerbasquek ERC Fast Track deritzon deialdia zabaltzea erabaki du, 2016-2018ko deialdietan ERC laguntza jaso duten ikertzaileak Euskadira erakartzeko asmoz. Urte osoan irekita egongo den deialdi berri hau munduko edozein lekutan lanean diharduten jakintza-arlo guztietako ikertzaileei zuzenduta daude. Ikerbasquek kontratu mugagabea eskainiko die Research Associate eta Research Professor kategorietan, norberaren ikerketa-ibilbidearen arabera.

ERC Fast Track deialdi honi buruzko nformazio gehiago ezagutzeko: http://ow.ly/8Owx30jAtvu