Berriak

Emakumeak eta aldaketa klimatikoa

Gender perspectives in resilience, vulnerability and adaptation to global environmental change

Basque Centre for Climate Change, BC3-n diharduen Unai Paskual Ikerbasque ikertzaileak, beste 4 ikertzaileekin batera, Ambio nazioarteko aldizkari zientifikoan monografiko bat argitaratu berri du. Lan honetan, lehen aldiz, genero-ezberdintasunak eta klima aldaketak erlazionatzen dira.

Disziplina arteko genero ikuspegi batetik aldaketa globaleko gaiei heltzen dieten hainbat azterketa zientifikoz osatutako monografikoa da. Bertan, bederatzi  kasu biltzen dira, hainbat ekosistema eta gizarte mota ezberdinak aztertuz: sami indigenak, Amazonia komunitate indigenak, Suediako artzainak edo Salomon uharteetako arrantzaleak.

Informazio gehiago: http://link.springer.com/article/10.1007/s13280-016-0842-1#Sec6