Berriak

Ikerbasque Research Fellows 2022 call webinar

2022ko otsailak 9an Ikerbasquek webinar bat antolatu zuen Research Fellows 2022 deialdiari buruz. Deialdia 2022ko martxoak 15era arte irekita egongo da.

Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko zientzialari gazteei zuzenduta daude eta ikertzaile nagusiaren eta ikerketa independentearen posturantz aurrera egiteko aukera eskaintzen dute. Hautatutako ikerlariek lider zientifikoak izateko beharrezko gaitasunak eskuratu behar dituzte. Ikerbasquek hautatuei epe luzeko ikerketa-karrera eskaintzeko konpromisoa hartzen du : hautatuek 5. ikasturtean ebaluatu daitezke lanpostu finko bat lortzeko.

Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta hautagaiak ikerketa egingo duen adskripzio zentroek kofinantzatzen dituzte, beraz, erakunde horren onarpen gutuna beharrezkoa da.

Ekitaldiaren bideoa ikusteko:

Ekitaldiaren grabazioa ikusi

Deialdiari buruz informazio gehiago izateko:

Deialdiaren xehetasunak ikusi