Berriak

Ikerbasquek lau kide berri izendatu ditu bere Patronatuko kide izateko

Fundazioaren estatutuekin bat etorriz, Ikerbasquek lau patrono berri izendatu ditu Ikerbasqueko Patronatuan datozen lau urteetan parte hartzeko. Izendapen horrek Fundazioaren gobernantza-egitura indartzen du, eta Ikerbasqueren garapen estrategikoari ezagutza eta ikuspegi anitzen ekarpena egiten jarraitzea bermatzen du.

Ikerbasqueko Patronatuan sartuko diren lau pertsonak honako hauek dira:

  • Ana Zubiaga Elordieta – EHUko Genetikako katedraduna eta Jakiundeko lehendakaria.
  • David Lasagabaster Herrarte – EHUko Hizkuntzalaritza Aplikatuko katedraduna.
  • Oihana Otaegui Madurga – Vicomtecheko Garraio eta Segurtasun Dibisioko zuzendaria.
  • Cesar Arrese-Igor Sánchez – UPNAko Landare Fisiologiako katedraduna.

Ikerbasqueko Patronatuari buruzko informazio gehiago