Berriak

Infoday H2020: FET 2019

Joan den martxoak 13an, Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHU-k eta Ikerbasque-k "Future and Emerging Technologies (FET)” programa inguruko jardunaldia ospatu genuen. Bertan, Harremanetarako Gune Nazionalarekin (NPC) proposamenak lantzeko tailerrean parte hartzeko aukera eskaini zen.

“Future and Emerging Technologies (FET)” oinarri zientifikoetan funtsatuta eta arrisku handiko ideia berritzaileak esploratuz erabat berriak diren teknologiak sustatzea xede duten ekintzak dira. Herritarren, ekonomiaren eta gizartearen mesedeko epe luzeko onura-aukerak profitatzea dute helburu.

Jardunaldia kudeatzaileei, unibertsitateetako ikertzaileei/ikerketa-taldeei, ikerketa-zentroei eta enpresei zuzenduta egon zen nagusiki.

Bilerako aurkezpenak deskargatu nahi badituzu:

2019rako berriak FET programan

 

FET programari buruz informazio gehiago izateko:
http://ec.europa.eu/programmes/horizon2020/en/h2020-section/future-and-emerging-technologies