Berriak

Infoday on-line ERC grants

Infoday Webinar ERC Grants

Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUrekin eta Ikerbasquerekin batera, ERC finantzaketa-programari buruzko web-mintegia antolatu du datorren uztailak 9an goizeko 12:00etan.

Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC) ezagutzaren mugan dauden arrisku handiko ikerketa berritzaileak garatzea xede duten proiektuak babesten ditu. Bikaintasun zientifikoa da diru-laguntzak emateko irizpide bakarra, eta behetik gora esleituko dira, aldez aurretik zehaztutako lehentasunik gabe.   Web-mintegia euskal zientzia sistemako ikertzaile eta kudeatzaileei zuzenduta dago.

Jardunaldian parte hartuko dute:
•    Amaia Esquisabel. Eusko Jaurlaritzako Ikerketa zuzendaria
•    Estefania Muñoz. ERC National Contact Point. FECYT
•    Laura Mohedano. ERC National Contact Point. ISCIII
•    Angel Rubio. ERC ebaluatzailea eta 2 ERC Advanced Grant onuradun. Max Planck-UPV/EHU-Simons Foundation
•    Ion Errea. ERC Starting Grant onuradun- UPV/EHU

Bukaeran hitzlariei galderak egiteko aukera egongo da.

Izena eman Webinar-ean parte hartzeko