Berriak

Ingeleseko entzuleen 3.000 'entzumen irristaldi' baino gehiagoko corpusa osatu dute

Ikerbasque

UPV/EHUko irakasle den María Luisa García Lecumberri eta Martin Cooke Ikerbasque ikertzailea partaidetzat dituen talde batek ingelesean ohiko pertzepzio hutsegiteen lehendabiziko corpus handia sortu du, 3.000 hitz  baino gehiagorekin.

“Slips-of-the-ear” edo entzumen irristaldi hauek identifikatzen aritu dira María Luisa García Lecumberrik, Martin Cooke UPV/EHU Ikerbasque irakasleak eta Jon Barker eta Ricard Marxer Sheffieldeko Unibertsitateko ikertzaileek. 

Taldeak gaztelaniako entzumen irristaldien corpus bat kaleratu zuen aurretik, eta hura ere webgune berean kontsulta daiteke. "Bi hizkuntzen artean antzekotasunak eta aldeak daude: gaztelaniak flexio handiagoa du, eta, horren ondorioz, nahaste gehiago sortzen dira bukaeretan; ingelesak, berriz, silababakar gehiago ditu, eta kontsonante gehiago azken posizioan, eta hor oker gehiago gertatzen dira kontsonante bat beste batekin ordezkatzen delako", gehitu du. Hizkuntza bietan, zarata motaren arabera, hobeto irauten dute soinu eta silaba mota batzuek besteek baino.

Informazio gehiago: http://asa.scitation.org/doi/full/10.1121/1.4967185