Berriak

Nerbio sistema birgaitzeko nanomaterialak

Flexible CNT networks can provide a scaffold that promotes neuronal growth

CIC biomaGUNEn Ikerbasque Research Professor lez diharduen Maurizio Prato-k artikulu bat argitaratu du Science aldizkarian, Silvia Marchesan (U. Trieste) eta Laura Ballerini (SISSA) ikertzaileekin batera, nanomaterial malguen bidez neurona zubiak sortu edo nerbioen konektibitatea berreskuratzeko egon daitezkeen aukerak azalduz. Azken aldian, aurrerapen handiak eman dira bizkarrezur lesioen babes-tratamenduan, baina emaitza neurologikoak hobetu ditzaketen tratamendu berrien beharra handia da.

Bizkarrezur lesio bat eta gero, funtsean, ez dago axoien berreskurapenik lesio puntutik haratago eta honek zirkuitu oso baina ez-funtzionalak uzten ditu lesio gunetik azpiruntz. Artikuluko egileek nanomaterialen bidez zirkuitu funtzionalak lortzea proposatzen dute, konexio artifizialen eta gailuen konbinazio batekin, sendatze motore eta sentsitiboa suspertzeko.

doi: 10.1126/science.aan1227