Berriak

Royal Society-ko kide izendatu dute Ginés Morata

Ginés Morata

Ginés Morata, Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentruko (UAM-CSIC) ikertzailea eta Ikerbasqueko Batzorde Zientifikoko parte, Erresuma Batuko Royal Society-ko kide izendatu dute. 

Royal Society munduko lehen erakunde zientifikotzat hartzen da, eta historian zehar Espainiako bost ikertzaile bakarrik izendatu dituzte kide: Santiago Ramón y Cajal (190an), Severo Ochoa (1965), Antonio García-Bellido (1986) eta Avelino Corma (2012).

Royal Society-ko Foreign Member izendapena, Ginés Moratak bere ibilbidean jaso dituen beste hainbat sariei gehitzen zaio: Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Principe de Asturias saria 2007 urtean eta Ikerketako Jaime I saria 1996 urtean, besteak beste.