Berriak

Webinar online FET/Pathfinder

URRIAK 16, 10:00-11:30

Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUrekin eta Ikerbasquerekin batera, Horizon Europe barruan EIC Pathfinder (lehengo FET) programari buruzko web-mintegia antolatu du.

Ondorengo Horizon Europe (2021-2027) esparru-programan, FET programa Europa Berritzailearen III. zutabean integratuko da, EICren barruan (European Innovation Council). Zehazkiago esanda, FETOPEN atala Pathfinder izenaz ezagutuko da hemendik aurrera, baina orain arteko ikuspegi apurtzaileari eutsiko dio garapen bidean dauden teknologiak eta aurreneko urratsetan dauden garapen teknologikoak identifikatzeko.

Jardunaldian, arreta berezia eman zaio FET programak eta Horizon Europe-ren barruan Pathfinder izenaz izango duen jarraipenak ekarri beharreko aukerei eta egun proposatzen ari diren aldaketei.

Jardunaldian parte hartu zuten:

  • Amaia Esquisabel. Eusko Jaurlaritzako Ikerketa zuzendaria
  • Nicolas Ojeda Belmar. FET National Contact Point.
  • Jose A. Lozano. BCAM-eko Zuzedari Zientifikoa. FET programaren ebaluatzaile.
  • Aitziber López-Cortajarena Ikerbasqueko ikertzailea CICbiomaGUNE-n. FET onuradun.
  • Mikel Sanz. Ikerbasqueko ikertzailea UPV/EHU-n. FET onuradun.

Webinar-a ikusi