Deialdiak

Research Fellows 2025

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako 15 Research Fellow lanpostu eskeintzen zituen deialdia jarri du abian 2025ean. Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzaile gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetzentziak lortu beharko dituzte urte hauetan.

Aurten 25 herrialde desberdinetako 100 ebaluatzaile independiente baino gehiagok hartu dute parte ebaluazio prozesuan, Ikerbasque-ko Komite Zientifikoak koordinatuta.

Ikerbasque  Ikerlarien Europako Gutunera atxikituta dago. Horrek ikerketa-ibilbidearen ebaluazio-prozesua hobetzeko konpromisoa suposatzen du, hautespen sistema gardena, irekia, berdintasuna eta nazioartean onartua bermatzeko.

Deialdi honetan 109 hautagai ebaluatu dira, eta hauetatik 15 (14%) hautatu dira hurrengo ezaugarrietan oinarrituz 100 puntuetatik 85 baino gehiago izan dituztenak:

  • Merito zientifikoak eta ikerketa ildoa
  • Bidalitako Research Statement-aren interesa
  • Ikerketa arloaren eta azken argitalpenen interesa
  • Euskadiko ikerkuntzarekiko lerrokatzea

2025ko deialdi hau ebaluatua izan da dagoeneko eta hurrengoak dira aukeratutako hautagaiak (abizenaren arabera alfabetikoki antolatuta):

ABIZENA IZENA AURREKO ZENTROA ESKATUTAKO ZENTROA
BEJARANO LEIRE UNIVERSITY OF LAUSANNE BIOGIPUZKOA
BOTO ROBERTO DIPC UPV/EHU
COSTA TIAGO NEWCASTLE UNIVERSITY DIPC
DEL PINO ROCÍO BIOBIZKAIA BIOBIZKAIA
GALDRÁN ADRIÁN TECNALIA TECNALIA
HÄNNINEN TIMO UNIVERSITY OF HELSINKI UPV/EHU
JABALERA YLENIA CIC BIOGUNE CIC BIOGUNE
MEABE LEIRE CIC ENERGIGUNE CIC ENERGIGUNE
MEDEROS SARA UNIVERSITY COLLEGE LONDON ACHUCARRO
SAVIC OLIVERA BCBL BCBL
SINELSCHIKOVA ANNA BCMATERIALS BCMATERIALS
USUBIAGA ARKAITZ BC3 BC3
WINKLER PAMINA UNIVERSITY OF VIENNA CIC BIOMAGUNE
ZENAIEV OLEKSANDR HAMBURG UNIVERSITY UPV/EHU
ZUAZU IZASKUN UNIVERSITY DISBURG - ESSEN UPV/EHU

 

Zure ebaluazioari buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, gure webgunean sartu zaitez (https://calls.ikerbasque.net/) zure ebaluazio txostena aztertzeko.

Aurreko deialdietan hautatutako Research Fellow-ak ezagutu nahi badituzu, gure webguneko Ikertzaileak  atalera jo dezakezu.