
Fundazioaren estatutuekin bat etorriz, Ikerbasquek lau patrono berri izendatu ditu Ikerbasqueko Patronatuan datozen lau urteetan parte hartzeko. Izendapen horrek Fundazioaren gobernantza-egitura indartzen du, eta Ikerbasqueren garapen estrategikoari ezagutza eta ikuspegi anitzen ekarpena egiten jarraitzea bermatzen du.
Ikerbasqueko Patronatuan sartuko diren lau pertsonak honako hauek dira:
- Ana Zubiaga Elordieta – EHUko Genetikako katedraduna eta Jakiundeko lehendakaria.
- David Lasagabaster Herrarte – EHUko Hizkuntzalaritza Aplikatuko katedraduna.
- Oihana Otaegui Madurga – Vicomtecheko Garraio eta Segurtasun Dibisioko zuzendaria.
- Cesar Arrese-Igor Sánchez – UPNAko Landare Fisiologiako katedraduna.
.png)
