Berriak

Astrozitoek lotura sinaptikoen mapeoa eta oroitzapenak kontrolatzen dituzte

Giza garunak 100 mila milioi neurona ditu gutxi gorabehera, beste hainbat zelula glialekin, betidanik neuronentzako laguntzaile moduan artu direlarik. Neuronak konexio sinaptikoen bidez konektatzen dira, eta informazio transmisioa neurona presinaptikotik neurona postsinaptikora igortzen den transmisio elektriko baten bitartez gauzatzen da.

Astrozitoak, zelula glial mota bat, bi neuronen arteko mintza sinaptikoekin elkarrekintzan aritzen da, "hiruko sinapsia" deritzon formakuntzan. Hala ere, gero eta argiago dago transmisio honetan astrozitoak laguntzaile soilak baino gehiago direla. Are gehiago, badirudi garuneko fisiologian parte hartze handia dutela. Baina hiruko muntai hauen eta beraien elkarlanek zirkuito neuronaletan lortzen duten eragina gauzatzeko modua ulertzeko oraindik zailtasun asko daude.

Nature Communications aldizkarian argitaratutako artikulu berri batean, diziplina anitzeko ikertzaile talde batek astrozitoen eta neuronen arteko komunikazioa sinapsi plastikotasunarentzat funtsezkoa dela aurkitu du eta, beraz, ezinbestekoa dela konexio sinaptikoetan ikaskuntza esperientzia mapatzeko.

Hipotesi hau probatzeko, Mazahir T. Hasan Ikerbasque ikertzaileak ikuspegi genetiko bat garatu du astrozitoen liberazio besikularra blokeatzeko. Harrigarria bada ere, sinapsi plastikotasuna neuronen bidez erabat kontrolatzen zela pentsatzen bazen ere, astrozitoen liberazioa murriztean plastikotasun hau kaltetuta ikusi zen. Honela gliotransmisioa sinapsi plastikotasunerako beharrezkoa dela aurkitu da, eta baita garuneko beste funtsezko bizi-funtzioetarako ere, ikaskuntzan edo memoria prozesuetan adibidez.

Informazio gehiago izateko: https://www.nature.com/articles/s41467-019-10830-9