Berriak

Celebrada la tercera edición del Foro de Mujeres y Ciencia en Euskadi

Urriaren 24an, Ikerbasquek Genero Berdintasunerako Foroaren hirugarren edizioa antolatu zuen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko Euskal Herrian, Zientziaren arloan. Foroan Euskadiko ikerketa-zentro eta erakunde nagusietako ordezkariek parte hartu zuten, baita Helene Molinier, berdintasunerako lankidetza digitalaren aholkulari nagusia eta NBE Emakumeen Berrikuntza eta Teknologia Ekintza Koalizioaren gaikako arduraduna ere.

Edizio honen helburua Euskadiko unibertsitate eta ikerketa zentroen arteko dekalogo bat adostea izan da, ikerketaren alorrean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko. Dekalogo hau edozein erakundek bereganatu dezake, nork bere errealitatearen arabera egokituz.

Dekalogoa ikusi

Hurrengo urrats gisa, emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko hainbat erakundetan garatzen ari diren ekimen edo ekintza-ildo zehatz desberdinak bilduko dira. Ekarpen guztiak bildu ondoren, praktika hauen bilduma prestatu eta sarekatuko da, dekalogoan nabarmendutako printzipioak zabaltzeko inspirazio gisa balio izan dadin.