Berriak

Emakume ikertzaileen lanaren aitorpena

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu eta Ikerbasqueko presidentea buru, Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketan diharduten hiru emakumeei aintzatespenak banatu zaizkie Alicia Alonso, Ainhoa ​​​​Magrach eta Sara Barjari, hain zuzen ere. Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako eta Euskal Zientzia Sistemako ordezkariak bildu dira Passion for Knowledge (P4K) ekimenaren baitan.

Hauxe da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek emakume ikertzaileen jarduna aitortzeko antolatzen duten aintzatespenen bosgarren edizioa. Berez ez da sari bat, Euskadiko emakume ikertzaileak eta horien lana bistaratzeko modu bat baizik, ikertzaileen belaunaldi berrien eredu eta inspirazio izan daitezen.

Urteko aitorpenak

Ekimena Ikerbasqueren Plan Estrategikoaren esparruan gauzatzen da, plan horren 12 erronketako bat baita Ikerbasqueren ikertzaileen komunitatean sartzen diren ikertzaileen genero-berdintasunean aurrera egitea. Alde horretatik, Zientziarako Euskal Fundazioak gauzatutako Berdintasun Planean jasota dago emakume ikertzaileei urtero aitorpena egiteko ekimen hau.

Aurreko edizioetan, Ikerbasquek eta Hezkuntza Sailak ikertzaile hauek aintzatetsi dituzte:

  • Advanced:
    • Maria Isabel Arriortua
    • Helena Matute
    • Miren Cajaraville
    • Jasone Cenoz
  • Consolidator:
    • Aitziber López-Cortajarena
    • Clara Martín
    • Malu Martínez-Chantar
    • Amanda Sierra
  • Starting:
    • Maia García Vergniory
    • Matxus Perugorria
    • Paola Ferrario
    • Marta Olazabal