Berriak

Ikerbasque fundazioak HR Excellence in Research zigilua berritu du

Ikerbasque fundazioak HR Excellence in Research zigilua berritu du (lehen HRS4R - Human Resources Strategy for Researchers), joan den irailaren 11n egindako ebaluazioaren eta site visit bisitaren emaitza gisa.

Berritze honek erakundeak giza baliabideen politikak eta jardunbideak etengabe hobetzeko duen konpromisoa aitortzen du, baita Ikertzaileen Europako Gutunaren printzipioekiko konpromisoa ere.

Bereziki eskertu nahi dugu Rocío García Carrión, Clara Martin, Itziar Oyarzabal eta Isa Donoso ikertzaileek prozesu osoan zehar izandako inplikazioa eta egindako lana, eta baita bisitan parte hartu eta beren esperientzia partekatu zuten ikertzaileei ere: Ana Ruiz-Sáez (CIC bioGUNE), Andrey Sadofyev (EHU), Camilo Umaña (IISJ), David Gil Carton (Biofisika), Deung-Jang Choi (MPC), Edurne Rujas (EHU), Francesca Tinti (EHU), Gabriel Ortega (CIC bioGUNE), Javier Stern (Achucarro), Mariana Medina (CIC nanoGUNE), Marina Kalashnikova (BCBL), Noemí Jiménez-Rojo (EHU), Tim Riffe (EHU) y Xaquín García (BC3).

Eskerrik asko emaitza hau lortzen lagundu duzuen pertsona guztioi.