Berriak

Ikerbasque Horizon Europe infoday: EIC Pathfinder & EIC Transition

Joan den apirilak 8an, Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUrekin eta Ikerbasquerekin batera, Horizon Europe barruan EIC Pathfinder & EIC Transition programei buruzko webmintegia antolatu du.

EIC Pathfinder eta EIC Transition deialdiak EIC (European Innovation Council) programaren Europa Berritzailea deritzon III. zutabeari atxikita daude. EIC Pathfinder deialdiak ikerketa aurreratua finantziatuko du abangoardiako teknologiei eutsiko dien oinarri zientifikoa garatzeko xedez, eta EIC Transition deialdiak teknologia horien baliozkotzea eta aplikazio espezifikoetara bideratutako negozio-planen garapena babestuko ditu.

Programa horiek eskaintzen dituzten aukerak izango ditugu jardunaldiaren ardatz, eta aholku praktikoak emango dira proposamenak behar bezala aurkezteko.

Jardunaldia kudeatzaileei, unibertsitateetako ikertzaileei/ikerketa-taldeei, ikerketa-zentroei eta enpresei zuzenduta egon zen nagusiki.

Bilerako aurkezpenak deskargatu nahi badituzu:

2022rako berriak EIC Pathfinder & EIC Transition programetan

Ekitaldiaren grabazioa ikusteko:

Grabazioa ikusi

EIC Pathfinder & EIC Transition programari buruz informazio gehiago izateko: https://eic.ec.europa.eu/eic-funding-opportunities/eic-pathfinder_en