Berriak

Ikerketarako eraikin berria

Eraikin berria Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak sustatu du, eta bertan, Eusko Jaurlaritzaren IKUR Estrategian zehaztutako giltzarrizko ikerketa-esparrruetan diharduten talde zientifikoak kokatuko dira. Zehazkiago esanda, konputazio kuantikoari, neutronikari, superkonputazioari, kimika aurreratuari, material berriei eta polimeroei atxikitako 300 ikertzaile bilduko dira guztira. Era berean, eraikin berriak polimero aurreratuen ikerketan diharduen BERC Polymat bikaintasunezko ikerketa-zentroaren laborategi berriak izango ditu.

Azpiegitura zientifiko berri honen eraikuntza bat dator Eusko Jaurlaritzak bikaintasunezko zientzia bultzatzen jarraitzearen alde egindako apustu sendoarekin, Euskadin punta-puntako ikerketa-talde berriak errotzeko asmoz. Euskadiko ekoizpen zientifikoa bikoiztu egin da azken hamarkadan. Ikerbasqueko komunitate zientifikoak 300 ikertzaile baino gehiago ditu dagoeneko, eta horien ikerketa-taldeetan 1.300 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako BERC bikaintasunezko ikerketa-sareko 9 zentroek 1.200 ikertzaile dituzte egun, azken hamarkadan izan duten hazkundeari esker. Euskadik talentu zientifikoa erakarri eta finkatzearen alde egin duen apustu honetarako, behar-beharrezkoa da ikerketa-talde berrientzako gune eta ekipamendu egokiak sortzea.

Eraikin berria Tolosa hiribidean kokatuko da, egungo Korta eraikinari atxikita, eta eraikitako 6.000 m2 izango ditu lur gaineko 5 solairutan eta soto batean banatuta, solairu bakoitzak 1.100 m2 inguruko azalera duela. Eraikin berria 2025ean egongo da eta 80 laborategi izango ditu eta UPV/EHUk Ibaetako campusean lagatako lursail batean eraikiko da.

Eraikinak ingurumenari dagozkion irizpiderik aurreratuenak betetzen ditu, eta eraikuntza arloko soluzio berritzaileez baliatu da energia-eraginkortasunaren inguruko eskakizunak betetzeko eta ikerketa-laborategien behar funtzionalik zorrotzenei erantzuteko. Fatxadaren kanpoko azalak eguzkiaren argia leundu eta eraikinaren kontrol termikoa egiten laguntzen dio elementu metaliko bertikalez osatutako saretari.

Eraikinak berehala irakur daitekeen itxura arineko bolumen sinplea du, egungo Korta eraikinari erantsitako oihal neutro eta irmoa. Bi eraikinak hormarte batek banandu eta lotzen ditu aldi berean, bien arteko juntura materialarena eginez, eta alde batetik besterako fatxada-aldaketa harmonizatzeko aukera errazten du.