Berriak

Infoday H2020: ERC 2019

Joan den ekainak 5ean, Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHU-k eta Ikerbasque-k European Research Council (ERC) finantzaketa-programari buruzko jardunaldia ospatu genuen. Bertan, Harremanetarako Gune Nazionalarekin (NPC) proposamenak lantzeko tailerrean parte hartzeko aukera eskaini zen.

Programa honen helburua epe luzerako proiektu eta ikerketa talde bikainak finanziatzea da, arrisku handiko ikerketa errentagarriak eta berritzaileak burutu ditzaten. Honen helburu zehatzak "ikerketa bikaina sustatzea, dinamismoa eta europako ikerketaren kreatibitatea bultzatzea" dira.

Bilera Euskadiko Zientzia sistemako ikerlariei eta kudeaketan jardutenei zuzenduta dago.

Ekitaldiko aurkezpenak deskargatu nahi badituzu:

ERC 2020rako berriak

ERC programari buruzko informazio gehiago izateko (ingelesez): https://erc.europa.eu/