Berriak

Ingurumen-erronka globalak covidaren ondoko gizartean

Ikerbasque, Euskal Zientzia fundazioak, gaur egungo egoerari buruzko web mintegia antolatu du, COVID-19ak klima-aldketan, biodibertsitatean eta hiri-ekosistemetan izango duen eraginaren inguruan.

Ekitaldia Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak moderatu du, eta bertan honako hauek parte hartu dute:

  • Isabelle Anguelovskiekologia politikoan eta ingurumen zein hiri-plangintzan aditua, ICREAko ikertzailea eta Institut de Ciència i Tecnologia Ambientals (ICTA-UAB) erakundearekin lotutako Barcelona Lab for Urban Environmental Justice and Sustainability (BCNUEJ) deritzonaren zuzendaria da, bertan lideratzen baitu hiriko  ingurumen-justiziako gaietan aitzindaria den  diziplinarteko ikerketa-taldea.
  • Unai Pascual, BC3 Basque Centre for Climate Change zentroari atxikitako Ikerbasque ikertzailea. Ekonomilari ekologikoa eta Nazio Batuen Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Gobernu Arteko Plataformako (IPBES) kidea da, eta orain arte biodibertsitateari buruz egin den txostenik osoenaren egile nagusietako bat.

Ekitaldia maiatzaren 25an antolatu zen, 17: 00etan (CET).

Web mintegiaren grabazioa ikusi