
BasQ -Basque Quantum- eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) Quantum Computing: from fundamentals to applications udako ikastaroa antolatuko dute Miramar Jauregian, UPV/EHUren Udako Ikastaroen programaren barruan. Ekimen hau Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtearen ospakizunen parte da.
Jarduera hau Javier Aizpurua (BasQeko zuzendari zientifikoa eta Ikerbasque Reseach Professor DIPCen) eta Igor Campillo (Euskampus Fundazioko zuzendari nagusia) izango dira zuzendariak, eta saio guztiak ingelesez egingo dira.
Parte-hartzaileek murgiltze sakona izango dute konputazio kuantikoan: oinarri teorikoetatik hasi eta arkitektura, softwarea, algoritmoak eta aplikazio nagusiak jorratuko dira. Halaber, kuantiko-klasiko hibridazioaren bilakaera eta industriarako dituen ondorioak aztertuko dira.
Ikastaroak nazioarteko aditu entzutetsuak bilduko ditu, besteak beste RIKEN, ETH Zurich, CSIC, IBM eta Iberdrola bezalako erakunde eta enpresa liderrak ordezkatzen dituzten hizlariak.
Guztira, 30 ordu akademiko izango dira, aurrez aurre edo online zuzenean jarraitzeko aukerarekin. Saioak ikertzaileei, Fisika, Matematika, Ingeniaritza eta Informatikako ikasle aurreratuei, profesionalei zein irakasleei zuzenduta daude, konputazio kuantikoaren potentzial zientifiko eta industrialari buruzko tresna garrantzitsuak eskuratu nahi dituztenei bereziki.
Ikastaroaren hizkuntza: ingelesa
Formatua: aurrez aurrekoa eta online zuzenean
Informazio gehiago eta izen-emateak: https://www.uik.eus/es/curso/quantum-computing-fundamentals-applications