Berriak

Ikerbasquek 49 milioi euro baino gehiago lortu zituen euskadira 2025an bere ikertzaile-taldeari esker

2025. urtean, Ikerbasquek 30 ikertzaile berri erakarri zituen eta ondorioz Ikerbasqueko komunitatea 417 lagunek osatua geratu zen; gainera, ikerketarako 49 milioi euro baino gehiago lortu zituen. Hauek dira gaur goizean Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek, Ikerbasqueko zuzendari zientifiko Fernando Cossíok eta Politika Zientifikoko zuzendari Amaia Esquisabelek aurkeztutako balantzearen daturik esanguratsuenetako batzuk. Haiekin batera, aurkezpenean Ikerbasqueko bi ikertzailek ere parte hartu dute: Marina Medinak eta Irati Garmendiak.

Aurkeztutako datuen arabera, 2025. urtearen amaieran, Ikerbasquek 417 ikertzaile zituen guztira, ibilbide zientifikoa garatzeko hiru kategoriatan banatuta: 214 ikertzaile kontsolidatu, esperientzia handikoak eta lidergo gaitasuna dutenak; 107 gazte ikertzaile, goi-mailako zientzialari-taldea osatzea helburu dutenak; eta 96 Research Associate, ikertzailearen ibilbidearen etapa desberdinak osatzen laguntzen duen figura ertaina. Egituraketa honek bikaintasun zientifikoa sendotzeaz gain, ekoizpen zientifikoa ere bultzatu zuen: 1.726 artikulu argitaratu ziren nazioarteko eragin handiko indexatutako aldizkarietan.

Ikerbasqueko ikertzaileek 2025ean lortutako funtsen guztizko zenbatekoa 49milio eurokoa izan zen (2024ean baino 2 miloi euro gehiago). Kanpoko finantzaketaz landutako 1.346 proiektutatik, 5 proiektu berri ERCren (European Research Council, Europako Ikerketa Kontseilua) finantzaketa izan zuten. Hauxe da kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena, ezagutzaren mugan finkatutako asmo handiko ikerketa-proiektuen sustapenari dagokionez, eta iazko urtearen amaieran, 1.685

pertsonak lan egiten zuten Ikerbasqueko ikertzaileek zuzendutako taldeetan. Era berean, ikertzaileek 48 spin-off sortzen lagundu dute, izan ere, enpresa-ekimen hauen jarduerak prozesu, produktu edo zerbitzu berrien ustiapena du oinarri, ikerketetan lortutako ezagutzatik eta emaitzetatik abiatuta.

Ikerbasquek Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen mundu osoko ikerzaileak 35 herrialdetakoak dira. Horien artean, gizonak dira nagusi, %69, emakumezkoen % 31aren aldean. Ikertzaileen jakintza-arloei erreparatuta, %44 zientzia esperimentalen arloko espezialistak dira, % 26 medikuntza-zientzietakoak, % 16 ingeniaritza arlokoak eta % 14 giza eta gizarte zientzietako adituak. Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorritakoak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.

2025an lortutako emaitzen harira esan daiteke Euskadi zientziaren arloko Europako erreferentetzat posizionatu dela. Nazioartean, Euskadi ikerketa aurreratuko eskualdea dela aitortzen dute dagoeneko, nazioarte mailako euskal ikerketa-taldeei eta bertan nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko eskaintzen diren baldintza egokiei erreparatuta. Aurreko honen adibidea dugu Europako Batzordeak, Ikerbasqueren ikertzaileak erakartzeko programa 6 aldiz hautatu duela garapen zientifikoa bultzatzeko Europako ekimenik onenetakotzat. Orain arte, Ikerbasqueko programek 28 milioi euro lortu dituzte Europako Batasunetik.

Fernando Cossio, zuzendari zientifikoaren hitzetan: “Ikerbasqueren arrakastaren gakoetako batzuk honako hauetan aurki ditzakegu: hautaketa- eta ebaluazio-prozesuetan izan dugun independentzian, Zientzia Batzordearen kalitate handian, ikertzaileen bikaintasun zientifikoan eta gure politika zientifikoaren helburu estrategikoekin duten lerrokaduran. Eta batez ere, Euskadiko zientzia eta teknologia sare osoari zerbitzua emateko borondatean: unibertsitateei, CIC-ei, BERC-ei, aliantza teknologikoei eta ospitaleei”.

Era berean, Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak nabarmendu duenez, 2025ean, Plan Estrategikoan ezarritako aurreikuspenekin bat etorrita, Ikerbasquek irmotasunez indartu du Zientziarako Fundazioaren izaera, EAEn abangoardiako zientziaren katalizatzatzat dituen eginkizunak zabaldu eta dibertsifikatu dituen heinean. “Ikerketa arloko talentua erakarri eta garatzetik, ikerketa-jardueraren kudeaketan rol aktiboagoa hartzera igaro zen lehendabizi –BERC batzuen gobernantzan parte hartuz–, eta iaz, azpiegitura zientifikoen kudeaketan murgildu zen, IBM Quantum System Two kokatuta dagoen Donostiako Ikerbasque Zentroa kasu”, azpimarratu du.

Helburuko zentroa

Helburuko zentroei dagokienez, Ikerbasqueko 128 ikertzaile EHU/UPV-n lan egiten dabiltza. Gainerako 289k Deustuko eta Mondragoiko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan lanean dihardute. Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren menpeko BERC (Basque Excellence Research Centre) izeneko

bikaintasunezko bederatzi ikerketa-zentroak eta IKZ Ikerketa Korporatiboko Zentroak (IKZ) tarteko dira.

Hauxe da gaur egun indarrean dauden BERC eta IKZen zerrenda osoa:

  • Achucarro – Basque Center for Neuroscience (Leioa)
  • BCMaterials- Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures (Leioa)
  • Polymat – Basque Center for Macromolecular Design & Engineering (Donostia)
  • DIPC - Donostia International Physics Center (Donostia)
  • CFM-MPC Materials Physics Center (Donostia)
  • Biofisika Institutua. Basque Centre for Biophysics de Bizkaia (Leioa)
  • BC3 - Basque Centre for Climate Change (Leioa)
  • BCAM - Basque Center for Applied Mathematics (Bilbao)
  • BCBL - Basque Center on Cognition, Brain and Language (Donostia)
  • CIC biomaGUNE – Center for cooperative research in biomaterials (Donostia)
  • CIC bioGUNE - Center for cooperative research in biosciences (Zamudio)
  • CI energiGUNE – Energy cooperative research center (Vitoria-Gasteiz)
  • CIC nanoGUNE – Nanoscience cooperative research center (Donostia)

Ikerbasquek kontratatutako ikertzaileei harrera egiten dieten hamairu bikaintasunezko zentro eta hiru unibertsitate (EHU/UPV, Deustu eta Mondragon) horiei osasungintza alorreko Bioaraba, Biobizkaia eta Biogipuzkoa ikerketa zentroak gaineratu behar zaizkie baita Azti, Neiker, Tecnalia, Tecnum (Nafarroako Unibertsitatea), Globernance (pentsamendu politikoaren ikerketa eta hedapen zentroa) eta IISL/IISJ. Guztira, Euskadiko 25 unibertsitate eta ikerketa zentro profitatzen dira nazioarteko ikertzaileen erakarpenaz.

Emakume ikertzaile aipagarri batzuk

Ikerbasquen sartu diren emakume ikertzaile berrien izenean, honako hauek parte hartu dute prentsaurrekoan:

  • Mariana Medina (Bogotá, 1982) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan doktoratu zen, eta Alemaniako IINen (Integrative Nanosciences) 10 urtetik gorako ikertzaile-esperientzia lortu ondoren, ERC bat ere lortu zuelarik, CIC nanoGUNEn lan egiten hasi da. Bere ikerketa-jardunak medikuntza arloko eskala txikiko gailuak garatzea du ardatz, biosentsore ultrasentikorrak eta medikuntzako mikrorrobotika barne hartuta.
  • Irati Garmendia (Gipuzkoa, 1989) Nafarroako Unibertsitatean doktoratu zen, eta Centre de Recherche des Cordeliers (Paris) delakoan egindako doktorego ondoko egonaldiaren ondoren, egun Biogipuzkoan garatzen du bere ikerketa-jarduna, biriketako minbiziari lotutako hanturaren ikerketa ardatz. n oinarrituta.