Ikerbasque-ren deialdi hau 2024 edo 2025ean EIC Pathfinder Open edo EIC Pathfinder Challenges deialdietara aurkeztutako proiektuei zuzenduta dago, eta Europako Berrikuntza Kontseiluak (EIC) ezarritako ebaluazio-atalase minimo guztiak bete arren, Europako finantzaketa jaso ez duten proiektuei.
Deialdi honetarako gehienezko finantzaketa 2.250.000 €-koa izango da, hasieran 750.000 €-tan banatuko dena 2026, 2027 eta 2028 urteetan.
Onuradun onargarriak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sarean (ZTBES) erregistratutako agente akreditatuak dira.
Proiektuek ekarpen zuzena eta justifikagarria egin behar diote Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak Itsasargien ekintza-lerroetako bati.
Aurkezpen-epea 2026ko irailaren 1ean hasiko da eta 2026ko irailaren 30ean amaituko da, 15:00etan (CET).
Informazio gehiago:
| Attachment | Size |
|---|---|
| 382.2 KB |
.png)

