
POLYMATeko, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Ikerbasqueko ikertzaileek sortutako Hevea3D spin-off enpresa sortu berriak erakundeen babes sendoarekin ekin dio bere bideari. Proiektuak hasieratik izan du Fomento San Sebastián-en laguntza eta gidaritza, Ekin+ venture building programaren bitartez, eta berriki hautatua izan da BIC Gipuzkoaren Ekintzaile-Txekintek laguntza jasotzeko. 50.000 euroko laguntza horrek enpresaren garapena eta sendotzea bultzatuko du hasierako faseetan.
Hevea3D enpresaren helburua da latexaren eta polimeroen eraldaketa-industria eraldatzea, 3D inprimaketaren bidez goi-mailako objektu funtzionalak garatuz. Teknologia aurreratuetan oinarritzen den proposamen honek, gaur arte inprimaezintzat jotzen ziren produktuak ekoiztea ahalbidetzen du. Horrela, molde garapenen kostu altuak eta epe luzeko fabrikazio-prozesuak gainditu nahi dituzte.
Enpresa sortu duten POLYMAT eta EHUko ikerlariek ikertzaileak honako hauek dira: Jon Ayestaran, Haritz Sardon eta Xabier López de Pariza, Timothy E. Long Ikerbasque ikerlariarekin batera, polimero materialen arloan nazioarteko erreferenteak eta ibilbide zientifiko sendoa dutenak.
Hevea3D-k erretxina berezien garapena eta prototipo funtzionalen zerbitzua eskaintzen ditu, eta automozioa, robotika edo oinetakoen industria bezalako sektoreetara bideratuta dago. Dagoeneko AEBetan patente bat du, artikulu zientifiko ugari eta hainbat enpresarekin harreman zuzenak.
Fase berri honetan, Hevea3D-k POLYMATen konpromisoa berresten du ezagutzaren transferentziarekin eta inpaktu handiko zientzia-teknologia ekintzailetzarekin.