Berriak

Hurrengo H2020 infoday-a: ERC 2019

Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk eta Ikerbasquek European Research Council (ERC) finantzaketa-programari buruzko jardunaldi bat antolatzen dugu datorren ekainak 5ean.

Programa honen helburua epe luzerako proiektu eta ikerketa talde bikainak finanziatzea da, arrisku handiko ikerketa errentagarriak eta berritzaileak burutu ditzaten. Honen helburu zehatzak "ikerketa bikaina sustatzea, dinamismoa eta europako ikerketaren kreatibitatea" bultzatzea dira.

Bilera Euskadiko Zientzia sistemako ikerlariei eta kudeaketan jardutenei zuzenduta dago. Ekitaldia Ikerbasque-ko egoitzan antolatuko da, Maria Diaz de Haro 3 (Bilbo), eta hurrengo agenda izango du:

10:00 Ongi etorria  
10:10 ERC 2020 deialdia: Starting, Consolidator y Advanced Grants
Nicolas Ojeda ERC National Contact Point
 
11:00 Esperientziak partekatzeko mahai ingurua, ebaluatzaile eta arrakasta kasu batekin
- Francesca Tinti: UPV/EHU-ko Ikerbasque ikerlaria. ERC ebaluatzailea.
- Ion Errea: ERC ikerlaria UPV/EHU-n.
 
12:00 Kafea  
12:30

Elkarrizketak Harremanetarako Gune Nazionalarekin proposamenak prestatzen ari diren eta harrera zentrutzat Euskadiko zenturen bat duten ikertzaileentzat. Interesaturik dagoen jendeak hitzordua eskatu behar du eta maiatzaren 31a baino lehenago dokumentazioa helarazi behar digu.

 

Ezinbestekoa da etorriko zaren jakinaraztea hurrengo helbidera email bat bidaliz: euraxess@ikerbasque.net, maiatzaren 31a baino lehenago. NPC-arekin biltzeko interesa dutenek hitzordua eskatu behar dute, eta maiatzaren 6a baino lehenago proiektuari buruzko dokumentazioa helarazi behar digu.

ERC programari buruz informazio gehiago izateko: https://erc.europa.eu/