Berriak

Ikerbasque webinar: MSCA-SE 2026

Ikerbasquek Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, MSCA-SE programari buruzko web mintegia antolatu du.

MSCA-SE programak iraupen laburreko nazioarteko zein sektorearteko trukeen bidez gauzatzen diren ikerketa eta berrikuntza arloko proiektuak finantzatzen ditu partzuergoko kideen artean ezaguerak trukatu eta networkinga sustatzeko jarduerak garatu ahal izateko.  

Web-mintegia euskal zientzia sistemako ikertzaile eta kudeatzaileei zuzendu da.

Jardunaldian parte hartu dute:

  • Xavier Ronald Eekhout. MSCA National Contact Point. FECYT
  • Amaia Esquisabel. Zientzia Politikako Zuzendaria
  • David Mecerreyes. Ikerbasque-EHU ikerlaria. Polymat zentroko Zuzendari Zientifikoa. MSCA-SE onuraduna

Grabazioa ikusi

Aurkezpena deskargatu